Datorren ostegunean, otsailak 4, Agate Deuna ospatuko dugu.
9,15etan patioan abestuko dugu guztiok (HH eta LH).
9,30etan Lehen Hezkuntzakoek autobusa hartuko dute Mungiako
kaleetan abesteko (txokolatea ere emango digute).
Goiz osoa abesten pasatu eta gero eskolara itzuliko gara,
Zentro Zibikoan abestuko ondoren.
Aintzaldu daigun
Agate Deuna
bihar da ba Deun
Agate
etxe honetan
zorion hutsa
betiko euko al
dabe.
Laukarizko
ikasleak
bihotzez hartu
gagizuz eta
zabaldu zuen
sakelak.
Ez gagoz oso
aberats diruz,
ezta ere
oinetakoz;
baina eztarriz
sano gabiltza
ta kanta nahi dogu
gogoz.
Orain bagoaz
hemendik eta
eskerrik asko
danori,
hurrengo urterartian
eta osasun onagaz bizi.
